Eskualdea
Urola Garaiako eskualdea Gipuzkoako hegoaldean dago, Aizkorri Parke Naturalaren magalean, eta herri hauek barne hartzen ditu: Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga. Eskualdeak industria-jarduerarekin lotura estua dauka, baita adierazpen kulturaletan eta gastronomikoetan maiz islatzen diren nekazaritzarekin eta artzaintzarekin ere.
Nor gara?
Urola Garaiko Garapenerako Agentzia S.A. –UGGASA- Eskualdearen Garapenerako Agentzia da, 1994an eratua. Urola Garaia Mankomunitateak sustatu du, eta Urola Garaiko garapen sozio-ekonomiko iraunkor eta elkartasunezkoa bideratzera begirako jarduera eta ekintzak ditu xedetzat. Uggasak eguneroko jardunean heltzen dituen lan arloen artean turismoak berebiziko garrantzia du.