San Ignazio bere lurraldean

Jesusen Lagundiaren sortzaile eta euskaldun unibertsalena den Loiolako Iñigo Azpeitian jaio zen, 1491ean. Bere haurtzaroa egungo "Etxe Santu" edo Loiolatarren dorretxean, eta Egibar baserrian eman zuen, Maria Garin bere inudearen etxea zen azken hau.Baserri hori ere bisitatu daiteke gaur egun, Ingurugiro Etxea baitago bertan. Etxe Santua Santutegiaren barruan dago, elizaren aldamenean. Horma sendoak ditu beheko solairuetan eta adreiluz egindako mudejar estiloko dekorazio dotorea goikoetan. Oñaz-Loiolatarren eguneroko bizimodua nolakoa zen ikus dezakegu bertan.

Gehiago irakurri...

Etxe Santua. Loiolatarren dorretxea

'Etxe Santua', Loiolatarren dorretxea (Azpeitia)

Loiolako santutegiak eraikin ugari ditu, baina denak, eraikin baten inguruan eraikiak: Iñigoren jaiotetxea. Bertan jaio zen 1491an, eta Jainkoagana bihurtu zen 1521an Iñigo, geroago Inazio santua izango zena. Loiolari eragiten dion bihotza dorretxe hori da, Oñaz eta Loiola sendien etxondoa, gaur Etxe Santu deitzen dioguna.

Gehiago irakurri...

Egibar baserria

Egibar baserria (Azpeitia)

Loiolako Dorretxetik hurbil dago. Baserri honetan igaro zituen Inazio santuak bere haurtzaroko lehen urteak. Maria Garinek eman zion bularra, etxe honetan bizi zen eta Loiolatarren oletako batean lan egiten zuen Erraztiko olagizonaren emazteak.

Gehiago irakurri...

Elosiagako ermita

Elosiagako Andre Mariaren ermita (Azpeitia)

Urrakira doan errepidearen ondoan dago ermita hau, Bidaniarako bidean. Sarreran arku zorrotz bat du, erdi arokoa izan daitekeena. Eraikin hau, inguruko zonaldean garrantzitsua da.

Olazko ermita

Azpeitiko ermita zaharrena da, XIII. mende bukaerakoa edo XIV. mende hasierakoa.

San Ignacio askotan joaten zen Olatzeko Ama Birjina gurtzera. Monumentu batek tradizio hau gogorarazten digu:

"AQUI REZABA SAN IGNACIO DE LOYOLA A NUESTRA SEÑORA DE OLATZ QUE ESTA ENFRENTE UNA SALVE".

Gehiago irakurri...

Jasokundearen parrokia

Ama Birjinaren Jasokundearen parrokia (Azkoitia)

Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1510ean izendatu zuten parrokia, Baldako Andre Mariaren parrokia lekualdatu zenean. Euskal estilo gotikoaren adierazgarri da parrokia, eta bere baitan Sevillako eta Madrilgo eskoletako erretaulak, Antxietaren eragina duten eskulturak eta rokoko eta neoklasiko estiloetako bildumak gordetzen ditu.

Gehiago irakurri...

Madalenako ermita eta ospitalea

Madalenako ermita eta ospitalea eta ermita (Azpeitia)

Madalenako erietxean bizi izan zen San Ignazio hiru hilabetez, 1535ean. Bertako ermitan aritzen zen herritarrei kristau ikasbidea irakasten. 1921. urtean zaharberritu zuten ermita. Eraberritu eta ospitaleak jatorrian zuen itxura berreskuratu da. Gaur egun erabat berritu dute eta musealizazio prozesuan dago.

Balda Dorrea

Balda Dorrea (Azkoitia)

XIII. mendean hasi ziren eraikitzen baina XVI. mendekoa da gaur egun ezagutzen dugun dorretxe errenazentista. Bandoen gerran Ganboatarren guneetako bat izan zen etxea. Bertan bizi izan zen Marina Licona Balda, San Ignazioren ama. Santuari eskainitako kapera txiki bat ere badu etxeak.

FaLang translation system by Faboba

Sorlekuaren ingurukoak

Urola Erdia

 

Loiola APP

logo-app-loiola app-logo-android app-logo-apple