Ignaziotar Bidea

1522. urtean Loiolako Ignaziok osatu zuen erromesaldiaren zatia da Ignaziotar Bidea, Loiolatik Manresaraino doan ibilbidea, hain zuzen. Jaioterrian konbertsio espirituala izan ondoren, Loiolako Ignaziok Jesusi jarraitzeko gogo bizia sentitu zuen, eta aurreko bizipenak baztertuz Jerusalemerako bidea hartu zuen erromes gisa. Errege Bidea jarraitu eta Bartzelonara iritsi zen, han itsasontzi bat hartu zuen Lur Santuetara eramango zuen erromes-bidea osatzeko.

Gero eta erromes gehiago murgiltzen da Ignaziotar Bidean esperientzia espiritual eta kultural oparoa bizitzeko asmoz.

Ibilbidea:

  • Euskal Herria
    1. etapa: Loiola-Zumarraga (17,5 km)
    2. etapa: Zumarraga-Arantzazu (19,2 km)
    3. etapa: Arantzazu-Araia (17,7 km)
    4. etapa: Araia-Alda (21,5 km)
    5. etapa: Alda-Genevilla (17,9 km)
    6. etapa: Genevilla-Guardia (27 km)
  • Errioxa
    7. etapa: Guardia-Navarrete (17,3 km)
    8. etapa: Navarrete-Logroño (13 km)
    9. etapa: Logroño-Alcanadre (30,6 km)
    10. etapa: Alcanadre-Calahorra (20,6 km)
    11. etapa: Calahorra-Alfaro (24 km)
  • Nafarroa
    12. etapa: Alfaro-Tudela (24,6 km)
    13. etapa: Tudela-Gallur (36 km)
  • Aragoi
    14. etapa: Gallur-Alagón (21,2 km)
    15. etapa: Alagón-Zaragoza (28,8 km)
    16. etapa: Zaragoza-Fuentes de Ebro (26 km)
    17. etapa: Fuentes de Ebro-Venta Santa Lucía (28,5 km)
    18. etapa: Venta Santa Lucía-Bujaraloz (20,5 km)
    19. etapa: Bujaraloz-Candasnos (20,2 km)
    20. etapa: Candasnos-Fraga (26,3 km)
  • Katalunia
    21. etapa: Fraga-Lleida (33 km)
    22. etapa: Lleida-Castellnou de Seana (32,8 km)
    23. etapa: Castellnou de Seana-Verdú (18 km)
    24. etapa: Verdú-Cervera (16 km)
    25. etapa: Cervera-Igualada (37 km)
    26. etapa: Igualada-Montserrat (26,8 km)
    27. etapa: Montserrat-Manresa (23,5 km)
FaLang translation system by Faboba

GR120 Fitxa teknikoa etapaz etapa

  • 1

  • 2

  • 3

1 etapa: Azpeitia-Zumarraga
Irteera: Loiolako Santutegia
Helmuga: Zumarragako Plaza
Distantzia: 17, 7 km.
Desnibela: +269 m
Ibilbidea: Loiola Santutegia, Urolako bide berdea, Zumarraga

 

2 etapa: Zumarraga-Arantzazu
Irteera: Zumarragako Plaza
Helmuga: Arantzazu Santutegia
Distantzia: 18, 9 KM.
Desnibela: + 873 m.
Ibilbidea: Zumarragako plaza, Legazpi, Mirandaolako parkea, Brinkola, Arantzazu Santutegia

 

3 etapa: Arantzazu-Araia
Irteera: Arantzazu Santutegia
Helmuga: Araia herria
Distantzia: 15,9 KM.
Desnibela: + 656 m.
Iraupena: 5h 50'
Ibilbidea: Arantzazu Santutegiaren atzealdea, Urbia, Portuzarra, Askasaroi, San Miguel, Ajuariako Fabrika, Araia

 

ESKUORRIA

Ignaziotar Bidearen informazio gehiago

logo-manresa

caminoignaciano.org

Ezkutuko Altxorrak - datozen ekitaldiak:

No hay próximos eventos!