Eliza barruko artea

  • Zuazola gotzainaren mausoleoa eta Pietatearen erretaula
  • Plateresko arteari dagokio baina, bere estiloa manieristara asko hurbiltzen da
  • Gipuzkoako Berpizkunde garaiko bitxia
  • Estilo gotikoaren eragin argia du goiko zatian, predeleko irudietan, berriz, ikusgarria da berpizkundearen distira
  • Euskal Gotikoaren eredu argienetakoa
  • Italiar influentzia handiena duen Gipuzkoako erretaula
  • XVI.mendeko eliza honek mende bereko eta oso dekorazio oneko erretaula du
  • XIV.mendeko eliza honek XVI.mendearen hasierako erretaula errenazentista du
  • XVI.mendean egindako egurrezko gangak eta alboetako bi erretaulak ikusgarriak dira
  • Aldare nagusiko erretaula barrokoa eta San Inazioren bataiarriarekin batera, Bakardadearen Kapera da elementu nabarmenena
  • Bi dira itxura monumentala duen parrokia honetako osagai nabarmenenak: Cavalle-Coll organoa eta hiru erretaula

Bidaurretako Hirutasun Guztiz Santuaren ermitako XVI. mendeko erretaula (Oñati)

Juan Lopez de Lazarraga eta María de Gamboa senar-emazteak, Bidaurretako monasterioa fundatu zuten Oñatin XVI. mendean. Monasterioak eliza aldamenean du. Gurutze latino oin planta duen eliza barruan, aldarearen ezkerraldean, aurkituko dugu XVI. mendearen lehen erdiko erretaula plateresko ederra. Garai batean elizako aldare nagusiko erretaula izan zen, baina XVIII. mendean egungo lekura mugitu zuten.

Erretaularen egitura argia da. Predela gainean, maskor erdiekin amaituriko horma-konkak dituen bi gorputz ditu eta bost kaletan banatuta daude. Horma-konka guztiak, erdiko kalekoak izan ezik, erliebeekin apainduta daude, erdiko kalekoetan erliebea ez da gaur egun arte mantendu eta beraien ordez hainbat eskultura jarri dira.

Predelaren kale bakoitzeko hiru apostoluen irudiak daude, bakoitza bere atributuekin; San Pedro giltzekin, Santiago makulua eta erromes kapelarekin... hirukote hauek platereskoan hain ohikoak diren egodun aingeruekin koroatuak daude.

Lehen gorputzeko irudien testamentu berriko gertaldiak erakusten ditu. Ezkerretik eskuinera; Deikundea; ikustaldia; jaiotza eta erregeen adorazioa. Bigarren gorputzean lau gertalditan Eva eta Adanen historia azaltzen digu, gizakiaren sorreratik hasi eta paradisutik bidaliak izan ziren arte. Amaitzeko, atikoan kalbarioko taldea osatzen dute Ama birjinak, Jaungoikoak eta San Juanek.

Erretaula honen lan aberats eta delikatuagatik Gipuzkoako Berpizkunde garaiko bitxitzat jotzen da.

FaLang translation system by Faboba

Multimedia

Bakardadearen Kapera

Tourseko San Martin

Eliza barruko artea

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena

Ezkutuko Altxorrak - datozen ekitaldiak:

No hay próximos eventos!