Jatorrizko dorretxea txikia eta errektangeluarra zen. Sarbidean eskailera batzuk eta arku zorrotza zuen ate bat zegoen. Gaur egun, egitura handiago bat osatzen du garai bateko etxe hurak.
Ondorengo mendeetan, orubea jabe ezberdinen jabetzan egon zen eta hauek hainbat eraldaketa eta handitze egin zituzten. Horrela, XVII. mendean erdi puntuko arkuz osaturiko hegoaldeko hegaleko sarrera egin zen; eta XIX. mendean, berriz, jauregia abere-lurren ustiapenen beharretara egokitu izan zen.
Gaur egun, kanpoaldetik ikusten dugun itxura bikaina, 2004 eta 2005ean egin ziren eraberritze lanei zor diegu. Eraikinak zuen jauregi izaera zaindu eta iraganaren testigantzazko aztarnak azaleratu ziren.
Egun, Ibarraundi Museoaren egoitza da. Bertan Eskoriatza eta Debagoieneko etnografia, historiaurrea eta historiari buruzko gauzak ikus daitezke.