Dorretxe eta jauregi artean

  • Mudejar estiloko fatxada originala duen Juan de Antxieta musikagile ospetsuaren jaiotetxea.
  • San Inazioren amaren jaiotetxea.
  • XVI. mendearen lehen erdiko jauregi mudejar bikaina, fatxadan hiru solairuko arkudun galeria dotorea duena.
  • Filipinar uharteak kolonizatu zituen Miguel Lopez de Legazpiren jaiotetxea.
  • XVII. mendeko lehen urteetan Irimo mendiaren magalean eraikitako jauregi-etxe sendo eta dotorea.
  • XVI. mendearen lehen erdian eraikitako izkina egiten duen balkoidun jauregia.
  • Alemaniatik ekarritako XVI. mendearen lehen erdialdeko zeramikazko 53 plaka bikainez apaindutako fatxada du.
  • Sarrerako arku handia eta motibo platereskoekin tailatutako atea ditu.
  • Fatxada nagusian duen 1500. urteko baxuerliebeagatik oso interesgarria den jauregia.
  • Ertzetan garita-pinakulu dotoreak dituen dorre ahaltsua.
  • Fatxada nagusian Karlos V.aren ezkutu inperiala ikus daiteke bere bi buruko arrano eta guzti.
  • XVI. mendeko arkitekturaren eredu bikaina.
  • XVI. mendeko arkitekturaren eredu bikaina.
  • San Juan Bataiatzailearen eliza ondoan dauden etxetzarrak
  • Erdi Aroko hirigune interesgarri eta politerako sarrera.
  • Elexaldetarrak, garai batean kondeak bere gaztelua zuen orubean eraikitako bere leinuaren etxebizitza.
  • Gaur egun museo den bailarako leinu garrantzitsuenetariko baten etxebizitza.
  • Aozaratzako elizatean, Urkuluko ingurune naturalaren ondoan erakia.

Aroztegi Jauregia (Bergara)

Hasiera batean ate batek ixten zuen arkua; atea XVI. mendeko lehen erdikoa, egurrezkoa eta irudi gruteskoekin dotore dekoratuta. Ate-orri bakoitzak egur landuz dekoratutako 24 panel azaltzen dizkigu, hauek, Platereskoaren fase aurreratuenaren estiloa jarraitzen dute; begetal itxura hartzen duten munstroak, hegaztien gorputz-adarrak dituzten gizonezkoak eta Candilieri, medailoiak eta armarri irudiak.

Dudarik gabe, Aroztegi etxeko atea Espainian gordetzen diren Berpizkunde garaiko hoberenetarikoen artean dago.
Atea, egun erakusketa gela bilakatu den Aroztegi jauregi barruan gordeta dago.

FaLang translation system by Faboba

Dorretxe eta jauregi artean

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena

Ezkutuko Altxorrak - datozen ekitaldiak:

No hay próximos eventos!