Eskualdea
Debagoiena edo Deba Garaia Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen eskualdea da,Euskal Herriko erdigune geografikoan kokatuta dago, Bizkaiarekin eta Arabarekin muga eginez. Honako udalerriak hartzen ditu eskualdeak: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza,Leintz Gatzaga eta Oñati. Deba ibaiak zeharkatzen du eskualdea hegoaldetik iparraldera eta naturgune erakargarriak ditu, hala nola, Aizkorriko Natur Parkea eta Aretxabaletako Urkulu urtegiko inguruak.
Nor gara?
Debagoienako Mankomunitatea Deba bailarako 8 udalerriek osatzen dute eta denen artean zenbait zerbitzu elkarrekin emateko sortua da.