Tourseko San Martin eliza (Urretxu)

Tourseko San Martin eliza XIV. mendean eraiki zen. Eraikinaren itxura Zumarragako Antioren antzekoa zen, baina urteetan jasan dituen aldaketen ondorioz, gaur egun oso bestelako itxura du. Elizak gaur egun duen itxura XVI. mendean hartu zuen. Elizaren lehen birmoldaketa sakona izan zen. Alboko habearteetako gangek, erdiko habearteko lau kupulek eta toskanar ordenako kapitelek harrituta utziko gaituzte, izan ere, egurrez eginda daude eta 1570ekoak dira.

Gehiago irakurri...

Ezkioko San Migel Goiaingeruaren parrokia eta erretaula

Ezkioko parrokia XIV. mendekoa da. Ate gotikoa du, eta hiru nabe, erdi-puntuko arkuekin.

Parrokia honek XVI. mendearen hasierako erretaula errenazentista du. Erretaulak bankoa, hiru gorputz, hiru kale eta hauts-babesa ditu. Erretaula zokalo baten gainean dago. Bankoaren erdialdean ekisaindua dago. Alde batean eta bestean Pasioaren bi erliebe ikus ditzakegu: Zigorraldia eta Gurutzerako Bidea.

Gehiago irakurri...

Itsasoko San Bartolome parrokia eta erretaula

Itsason, San Bartolome eliza nabarmendu behar da; haren kanpandorreko erlojua 1730. urtekoa da, Gipuzkoako zaharrenetarikoa. Tenplua XVI. mendekotzat jotzen da, baina lehenagoko elementuak ere baditu, portada erromanikoa, esaterako.

Hiru habearte ditu, erdipuntuko arkupeekin eta abside poligonalarekin. Erretaula nagusia XVI. mendearen azken herenekoa da. Bitxikeria gisa, aipatu behar da pareta batean jatorri ezezaguneko izar bat duela grabatuta.

Gehiago irakurri...
FaLang translation system by Faboba

Eliza barruko artea

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena