Kondairak dioenez, 1468. urtean, Baltzategiko Errodrigo artzainak elorri zuri baten gainean Ama Birjinaren irudi bat aurkitu zuen; harrizko taila txikia, 36 zentimetrokoa, ama koroadunarena, esku batean esfera bat eta bestean haur biluzia duena. Ama Birjina haurrarekin tipologiari erantzuten dio irudiak, Euskal Herrian "Andra Maria" deiturikoa eta erromatar berantiar garaian, edo trantsizioan kokatu beharrekoa.
Ama Birjinaren rudiaren aurkikuntzaren berri zabaldu orduko hasi ziren erromesak iristen hura ikustera eta kapera bat eraiki zuten laster. 1501ean eman eman zien Aitasantuak fantziskotarrei Arantzazuko Ama Bisrgina zaintzeko ardura eta Frantziskotarrek zaintzen dute Arantzazuko santutegia 1514. urteaz geroztik. Hasierako kapera xume hura eraiki zenetik gaur arte etengabe aldatuz eta handituz joan da eraikina.