Gatz Museoa (Leintz-Gatzaga)

Gatzaren Museoa Leintz Gatzagan kokatuta dago, herria eta bertako gatz-produkzioa babesteko eraiki zen garai bateko Dorletako gazteluaren ondoan. Ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera honek eragin zuen herriaren sorrera eta izena ere man zion. Bertako klima hotz eta hezearen ondorioz, gatzaren ustiapena ez zen eguzkiaren bidezko lurrinketa-sistema erabiliz egin, baizik eta prozesu berezi bat erabilita: egurrez elikatutako suaren bidez ura berotuz bereizten zuten gatza.