Bergarako Erdi Aro guneko Artekale kalean dagoen XVI. mendeko Jauregi dotore hau Pedro Garcia de Aroztegiren enkarguz eraiki zen 1528. urtean. Aroztegi jauregiak harlanduzko fatxada ikusgarria du. Goiko bi pisuetan dekorazio gabeko lau bao arku eskartzanoekin aurkituko ditugu. Baina, dudarik gabe, Aroztegi jauregian erakargarriena sarrerako arku handia da, apur bat zorroztua eta dobela handiak dituena.
Hasiera batean ate batek ixten zuen arkua; atea XVI. mendeko lehen erdikoa, egurrezkoa eta irudi gruteskoekin dotore dekoratuta. Ate-orri bakoitzak egur landuz dekoratutako 24 panel azaltzen dizkigu, hauek, Platereskoaren fase aurreratuenaren estiloa jarraitzen dute; begetal itxura hartzen duten munstroak, hegaztien gorputz-adarrak dituzten gizonezkoak eta Candilieri, medailoiak eta armarri irudiak.
Dudarik gabe, Aroztegi etxeko atea Espainian gordetzen diren Berpizkunde garaiko hoberenetarikoen artean dago.
Atea, egun erakusketa gela bilakatu den Aroztegi jauregi barruan gordeta dago.